Ane Miguelez arrasatearra Euskal Herriko lehen jaioberria

Maider Arregi 2007ko urtarrilaren 2a

Urtarrilaren 1ean goizeko 00:45tan jaio zen Ane Miguelez Fortuna. Erditze luze eta gogor baten ostean Debagoieneko Ospitalean jaio zen hiru kilo eta 600 gramorekin eta 52 zentimetrorekin.




Abenduak 26rako, astearterako, espero zuten Aneren jaiotza. Gurasoek 2006ko azkena izatea espero zuten, baina Ane hiru egunez atzeratu eta 2007ko lehen jaioberria dugu. Abenduak 31ko goizeko 09:00tan  hasi zen erditzen ama. Erditze luzea eta gogorra izan zuela adierazi digu. Hala ere, lagun eta senide guztiak pozik daude dena ongi atera delako. Anek, lau urteko anai bat ere badauka eta oso pozik dago arrebatxo berriarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak