Andoni Azkargorta: "Denboraldiko partidu onena izan da"

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko azaroaren 1a

Mondrak seriotasunez jokatu zuen zapatuan Zarautzen; bai atzean eta baita aurrealdean ere sendo ibili ziren Andoni Azkargortaren mutilak. Zarautz talde gogorra dela kontuan hartuta lehenengo minututik egin zuten presioa arrasatearrek.

Defentsan egindako lan serioari esker arrasatearrek kontraerasoan aukera asko izan zituzten.
Bigarren zatiko 25. minutuan egin zuen gola Jon Muruak. Gero, izan zituzten bigarrena egin eta partidua erabakitzeko aukera asko, baina baloia ez zen sareetan sartu gehiago.
"Aurten jokatu dugun partidu onena izan da. Hainbat jokalari min hartuta izan arren, jokalari asko ditugu eta edonork joka dezake", azaldu zuen partidu amaieran Azkargortak pozik. Datorren astean etxean jokatuko dute, eta Azkargortak gehitu zuen bezala: "Irabazi egin behar dugu Zarauzko garaipenak balioa izan dezan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak