Ander Rodriguez: "Gu ez gaude IUra afiliatuta, EBra baizik"

Jon Berezibar 2008ko api. 25a, 15:26
Llamazaresek Arrasateko EBko zinegotziak Izquierda Unidatik "kanpo" daudela adirezitakoari erantzunez, Ander Rodriguezek esan du eurak ez daudela IUra afiliatuta, Ezker Batuara baizik, eta alderdi "burujabea" dela EB. Edozelan ere, alderditik botatzea edo ez EBko zuzendaritzak erabaki behar duela adierazi du Rodriguezek.

Bat etorri da, hortaz, Rodriguez EBko Presidentziako bozeramaile Mikel Aranak esandakoekin. Euskadi Irratian azaldu duenez, Rodriguez bera eta Joseba Ugalde ez daude EBtik kanpo – "estatutuen arabera jokatu zuten" – baina Aranak argi utzi nahi izan du Ezker Batuaren zuzendaritzak ez duela Arrasateko hiru zinegotzien erabakiarekin bat egiten, baina alderdiaren estatutuak udal taldeei horrelako erabakiak hartzeko ahalmena ematen diela esan du. Nolanahi ere, maiatzaren 31an eta ekainaren 1ean egingo duten Biltzar Nagusian estatuak aldatuko dituztela azpimarratu du.

 

Gaspar Llamazares IUko koordinatzaile nagusiak goizean esan duenez, Arrasateko Ezker Batuko  hautetsiak alderditik kaleratu dituzte, atzoko osoko bilkuran PSEk eta EAJk aurkeztutako mozioaren alde ez bozkatzeagatik. Llamazaresen hitzetan, atzo Arrasateko udaletxean gertatu zenak "ez dio mesederik egiten demokraziari eta alderdi politiko demokratikoen porrota baino ez du irudikatzen". Llamazarasen hitzei erantzunez, Ander Rodriguez EB-Zutikeko Arrasateko zinegotziak esan du eurak ez daudela IUra afiliatuta, Ezker Batuara baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak