Ander Rodriguez: "Aldaketa egiteke dago"

Ubane Madera 2008ko uztailaren 24a

Legealdi hasieran gobernuan izan zen EB-Zutik koalizioa da laugarren indarra Arrasateko udalbatzarrean. Ander Rodriguez bozeramaileak balorazio gazi-gozoa egin du aurtengo jardunaz.


"Zentzu askotan aldaketa edo ereduaren migrazioa egiteke dago; beraz, gure balorazioa sentimendu kontrajarrien nahasketa da. Agintaldiaren lehenengo urte honek Ezker Batua-Berdeak-Zutik koalizioarendako bi aldi ezberdin ditu: gobernu-aldia eta oposizio eraikitzaile aldia.


Moduak aldatu dira errotik; funtsean, ordea, aldaketa hori bizkortu egin beharko da. Funts horrek gugan lehen urte honetako zapore gazi-gozoa eragiten du. Ez hartutako erabakiengatik –San Josepe harrobiaren eremu handitzearen baimenaren salbuespena–, baizik eta hartzen ez diren erabakiengatik edo hainbat arazori aurre ez egiteagatik.

 

Hainbat gai daude aurre egin beharrean, hirigintza eredua goitik behera berraztertzea –horren atzerapena larria izaten ari da– edo azpi-kontratazioen lan-baldintzak hobetzea, besteak beste. Lehenengo urte hau Isaias Carracoren hilketa ikaragarriak markatu du eta Ino Galparsororen atxiloketak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak