Andaluziako doinu eta zaporeak, gaurtik zapatura arte elkartean

Jon Berezibar 2008ko ots. 28a, 13:45
Andaluziako doinu eta zaporeak dastatu gura izanez gero, berriz, gaur eta zapatuan izango da aukera Arrasatetik bertatik mugitu barik. Izan ere, eta Al-Andalus kultura elkarteak deituta, Andaluzia Eguna ospatuko dute. Gaur argazki erakusketa zabaldu eta abesbatza errozieroak saioa egingo du 20:00ean. Zapatuan musika eta umeendako ekintzak izango dira nagusi.

Gaur, eguena, 20:00etan hasiko dituzte Andaluziako Eguna ospatzeko ekitaldiak. Al-Andalusek Musakolan duen aretoan zabalduko dute Sevillako Aste Santuaren gaineko argazki erakusketa. Horrez gainera, Al-Andalus abesbatza errozieroak Andaluziako ereserkia abestuko du. Eta gauerako, hitzordua egin dute bazkideendako. Afaria egingo dute Eskoriatzako Mendigoia Hotelean.

    Zapatuari dagokionez, berriz, eguerdian hasiko dituzte ekitaldiak. Lehenengo hitzordua egin dute 13:00etan. Alegria de la Sierra eta Goikobalu abesbatzek kontzertua egingo dute orduan. Bukatzen dutenean, berriz, mokadu gozoa banatuko dute Al-Andalusen aretoan elkartzen direnen artean.

    Gero, arratsaldean segituko dute ekitaldiek. Hasteko, umeei zuzendutako ikuskizuna izango da. Hori 16:30ean izango da. Paco Cuesta magoak eta Sabiron pailazoak egingo dute ikuskizuna. Eta 19:00etan, berriz, Al-Andaluseko abesbatza errozieroak abestuko du eta Sueños de Andalucia dantza taldeak dantza ikuskizuna egingo du.

Ekitaldiekin bukatzeko, 21:30ean bazkideek afaria egingo dute. Eta afalostean, Los Tarantos talde andaluziarraren ekitaldia izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak