Erasoa gertatu zenean, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzakoak haren familiarekin harremanetan ipini ziren, eta zubi-lanak egin zituzten Fernandez terrorismoaren biktima izendatzeko Barne Ministeriora beharrezko dokumentuak bidaliz.
Espedientea zabalik dago eta azterketak egiten dabiltza orain. Bien bitartean, Auzitegi Nazionalak Fernandezen mediku-txostena eskatu du erasoaren eta heriotzaren arteko erlazioa egiaztatzeko.
Terrorismoaren biktima izendapen eskariak baiezko erantzuna jasotzen badu, Fernandezen sendiak indemnizazioak jasoko ditu.
Gainerako bizilagunei dagokienez, jasandako kalte materialak gestionatzen ari dira. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak ordainduko die kalteen zatirik handiena eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzatik jasoko dute gainerakoa.