Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaia salatzeko, mobilizazioa

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko irailaren 18a

Auzitegi Nazionalak 8 eta 10 urte bitarteko kartzela zigorra izarri die Amnistiaren Aldeko Mugimenduko 21 laguni. Tartean ez dago debagoiendarrik, baina epaia salatzeko mobilizazioa egin zuten atzo iluntzean Arrasaten.

Estatuen jazarpena eta inpunitatea salatu zituzten eta adierazi zuten epaia idatzita zegoela epaiketa hasi baino lehen.

Zigortuen konpromisoa eta zintzotasuna nabarmendu zituzten eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua osatzen dutenek eguneroko lanari loturik jarraituko dutela adierazi zuten.

Azkenik, datozen egunotan Euskal Herriko hainbat herritan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak