Hori horrela, orain 203 ale besterik ez dira gelditzen. Eta oraingoz,
ez dituzte berriak argitaratuko. Beraz, interesa izanez gero, adi
ibiltzea komeni da.
Liburua 10 eurotan dago salgai.
Zerrajeraren historia
"Ama
Zerrajera" liburua joan den ekainaren 22an argitaratu zuten. Juan
Ramon Garaik, Josemari Velez de Mendizabalek eta Jose Angel
Barrutiabengoak idatzi dute. Garai eta Barrutiabengoa Zerrajerako
langileak dira; Velez, berriz, 20 urtez hango langilea izateaz gainera,
historialaria ere bada. Hala, "Ama Zerrajera" liburuan, Velez de
Mendizabalek enpresaren historia landu du; Barrutiabengoak anekdotak
eta Garaik langileen mugimendu eta aldarrikapenak.
Liburua euskaraz eta gaztelaniaz, bietara egin dute. 100 bat argazki batu dituzte barruan.
Duda barik, Arrasateko historiaren zati garrantzitsuaren lekukotasuna batu dute orrialde horietan.