Amari erasotzeagatik emakume bat atxilotu zuten atzo eguerdian

Jon Berezibar 2008ko irailaren 12a

Ertzaintzak ohar baten azaldutakoaren arabera, bi agente joan ziren atzo eguerdian Zarugalde kaleko etxebizitza batera genero indarkeria eraso baten abisuari erantzunez. Bertara heltzean, ertzainek emakume bat aurkitu zuten, "eraso marka argiekin" eta hark azaldu zien alabak egin ziola eraso eta hilko zuela mehatxatu. Jarraian, ospitalera eroan zuten ertzainek baina ez zuten ingresatu. Ustezko erasotzailea, 37 urtekoa, atxilotu eta epaileen esku utzi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak