Alternatiba-Zutik eta Aralar, hileta zibilak erritual bihurtzeko baliabideak eskatzen

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko urriaren 22a

Hiru alderdiek araudi zirriborroa aurkeztu diote Udalari hileta zibiletarako baliabideak eskaini ditzan. Aipatu zirriborroa egiteko Eskoriatza eta Legazpiko omenaldi edo hiletak hartu dituzte aintzat. Uste dutenez, gizartean "gero eta handiagoa" den beharrari erantzun behar zaio.

Alternatiba-Zutik koalizioak eta Aralar udal taldeak hileta zibilak egin ahal izateko araudia aurkeztu dio Arrasateko Udalari. Araudi hori egiteko Eskoriatza eta Legazpiko omenaldi edo hileta zibilak hartu dituzte aintzat. Araudia aurkezteaz gain, eskaera ere egin diote halako ekitaldietarako Udalak "leku aproposa" eta "baliabideak" abiaraz ditzan. Adibidez, une horretan Udalak "familiari laguntzeko gertu egongo diren boluntarioen zerrenda" bere esku izatea ondo legokeela uste dute. Finean, gizartean "gero eta handiagoa" den beharrari erantzun behar zaiola diote.

Lekuen beharra
Hileta zibiletarako behar den lekuari dagokionez, bi eskaera egin dituzte: batetik, "leku finko eta irekia" izatea, "aterpe gune" batekin. Adibidez, Aldaiko parkea. Eta, bestetik, "leku itxi finkoa" ere "beharrezkoa" ei da. Esaterako, egungo hilerria, "udal tanatorioa han dagoela aprobetxatuta". Gunea egokituz gero leku aproposa dela uste dute. Hala materiala bertan gorde ahalko litzateke.

Funtzionatzeko proposamena
Araudi zirriborroak hileta zibilen garapena bermatzeko hainbat aspektu aurreikusten ditu; udal lokalen ordutegiak zehazten dira, adibidez. Horretarako, baina, udal agintariek proposamenari bidea eman beharko diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak