Aspaldiko eskaera da Altamirakoek Udalari orain berriro ere egin diotena. Kontua da Altamira auzoko goiko etxebizitzetara iristeko aldapa handia eta eskailerak daudela, eta auzotarrek gurako lukete igogailua bukatzen den lekutik, hau da, Jose Luis Iñarra kaletik, euren atarietaraino pasabide bat egitea, bidea erraztuko diena.
Urbanoa ere ezin
Eskatu izan dute, baita ere, Arrasateko urbanoaren ibilbidea luza dezatela euren atari aurreraino iristeko. Baina horrekin ere arazoak dituzte Zerbitzu Sailean, urbanoaren ordutegiak ezin egokitu dabiltzalako.
Altamira guneko 10 atariko auzotarrak dira kexu direnak 21. zenbakitik 31. zenbakirainokoak.