Iazko irabazle Mondra titulua defendatzeko asmoz zelairatuko da, izan ere, nahiz eta denboraldi-aurrea izan, torneoak irabazteko daude: "eta etxeko torneoa bada, are eta gehiago", adierazi du Mondrako aste hauetako lanarekin amaitu, Mojategiko aulkian eseri, eta txapelketan buru-belarri sartzeko amorratzen dagoen Andoni Azkargortak. Antzuolakoak talde gazteagoa izango du 20007/08 denboraldiari aurre egiteko, Gotzon Urtzelai UDAra joan delako, eta Muxi-k eta Ruedak futbola utzi dutelako: "Tarteka baliteke esperientzia falta hori igartzea, erdian Gotzon eta Rueda jokalari garrantzitsuak zirelako, baina oso talde txukuna daukagu, ez dago aitzakiarik".