'Martxoaren 9an demokrazia eta askatasunarengatik bozkatu zela' esanez hasi dute gaurko agerraldia Arrasateko sozialistek. Paco Gartziak esan du euretako "bakoitzak sufritu eta bihotzetan sentitu" dutela Isaias Carrascoren senideen dolua. 'Euren biziei atzera ekiteko kemen eta indarrarengatik eredu' direla esan du Gartziak.
Adierazpenetan, era berean, aipamen zehatza egin die bere hitzetan "bihozgabe" diren horiei; 'alargun eta alabaren saminaren aurrean hunkitzen ez diren horiei'. Gartziak galdetu du ea zergatik ilegalizazioen aurrean mobilizatzen diren eta ez hilketaren aurka. ETArekiko "zero tolerantzia" izateko deia egin du ordezkari sozialistak eta "isiltasunak konplize" egiten dituela.