Hauek dira auzoa alkateak: Gesalibarren Joserra Askasibar, Udalan Martin Uribarren, Meatzerrekan Inazio Zuazubizkar, Zigorrolan Espe Agiriano, San Andresen Mila Arenatza eta Zaldibarren Joseba Lazkanoiturburu. Garagartzan eta Bedoñan, berriz, auzo alkate berriak izendatu dituzte. Hala, Garagartzan Ramon Lopez de Aretxaga izango da eta Bedoñan Mariasun Garai.
Autobideko lanak eta AHTa, kezkak
Esan moduan, egin dute dagoeneko lehen batzarra Udalarekin eta konpromisoa hartu dute hiru hilean behin batzartzeko. Patxi Arburuak, baserri auzoetarako arduradunak, adierazitakoaren arabera, auzo alkateak kexu dira euren ustez Udalak ez duelako behar bezala jorratzen baserrietako problematika. Arburuak agertu du udal gobernu berriak garrantzia eman gura diela baserri auzoei: "ekonomikoki sektore oso indartsua ez den arren, gure paisaian-eta ezinbesteko eragina duelako baserritarren lanak",Arburuak kontatzen duenez, lehen batzar horri esker hasi dira baserri auzoen arazoen berri izaten. Adibidez, AP-1 autobidearen lanak direla-eta, Zaldibar auzoko baserrietan arazoak dituzte bideekin eta urekin. Bedoña auzoa ere kaltetuta atera da autobideko lanekin auzora joateko aldatsa oso gogorra geratu zaie-eta.
Gainerako auzoei dagokienez, Abiadura Handiko Trenarekiko kezka azaldu diote Udalari Garagartza eta Gesalibarko auzo alkateek.