Alfredo Villar aurkitu dute, Tolosako (Frantzia) ospitale batean dago

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko mai. 18a, 19:08
San Juan de dios ospitale psikiatrikoko Alfredo Villar gaixo arrasatearra aurkitu dute. Senitartekoen bozeramaile Andoni de Bedialaunetak jakinarazi duenez, Frantziako Tolosa hirian dago, bertako ospitale psikiatriko batean. Familiak oraindik ez daki zein den ospitalearen izena.

Hori bai, senitartekoa aurkitu dutelako lasai dago familia. Hala ere, gaixo arrasatearra bueltan ekartzeko arazoak daudela jakinarazi dute. Alfredo Arrasatera ekartzea lortzen dutenean prentsaurrekoa emango dutela adierazi dute, desagerpenaren inguruan egon diren "alde ilunak" argitzen saiatzeko.

Senitartekoen bozeramaile Andoni de Bedialaunetak jakinarazi duenez, atzo, astelehena, iluntze aldera Ertzaintzak jakinarazi zien senitartekoei Alfredo Villar Tolosan (Frantzia) zegoela. Ertzaintzak, baina, ez du oraingoz gertakariaren berririk izan, eta euren eskumena ez dela gaineratu du.

Azken albisteek Benidorm aldean ikusi zutela zioten eta azken albiste honen berri izan ostean, sendiak erabat gezurtatu du Benidorm-en egon izana. Urtarrilaren 11tik egon da desagertuta Villar.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak