Asteartean, apirilak 17an, iritsi ziren Arrasatera Alemaniako Traben-Trarbach herritik eta 15 egun izango dira gurean. Commenius programan egindako elkartrukean 20 bat ikaslek hartuko dute parte antolatuko dituzten ekintza ezberdinetan.
Commenius programa
Commenius programaren helburua Europako kultura ezberdinak uztartzea da. Hau da, Arizmendi Ikastolarekin batera, hizkuntza eta kultura ezberdinak bateratzea da programaren asmoa. Horretarako ekintza ezberdinak antolatu dituzte: antzerkiak, abestiak...Hala hizkuntza ez jakiteak sortzen duen inkomunikazioa apurtu eta ekintza ezberdinei esker komunikazioa lortzea dute helburu nagusia.