Alegazioak aurkeztu dituzte Ikutixoko zabortegiaren aurka

Amagoia Lasagabaster 2007ko ots. 6a, 09:51
Urtarrilaren 29an amaitu zen Ikutixoko zabortegiaren proiektuari alegazioak jartzeko epea. Udalean 9 alegazio multzo jaso dituzte. Uribarri auzoko herritar eta bizilagunenan dira gehienak. Horiez gain, Besaide Mendi Elkarteak ere egin ditu bereak eta talde politikoei dagokienez, Zutikek eta Ezker Batuak aurkeztu dituzte alegazio txostenak.

Ezker Batuak,  gainera, prentsa agerraldia egin du alegazio horien berri emateko. 

Ezker Batuaren eskaerak

Joseba Ugalde zinegotziaren esanetan, proiektu horrek ez du ez bururik ez-eta hankarik. Hiru  multzotan batu ditu Ezker Batuak alegazioak eta baita eskaerak.

  1. Egitamu orokorrean aldaketa egitea eskatzen du Ikutixo lur eremu ez urbanizagarria izateko.
  2. Olandixoko tuneletik ateratzen dituzten lur soberakinak Muxibarreko zabortegira eramateko eskaera egin du.
  3. Horrelako zabortegiak kokatzeko ibarretik kanpo dauden lekuak topatzeko aukerak kontuan hartzeko eskatu du.

Osasunaren kaltegarri

Ezker Batuaren esanetan, ingurumenaz gain, gizakion osasuna dago jokoan. Etorkizuneko belaunaldiei begira, horrelako zabortegiak kaltegarriak direla argudiatu dute zinegotziek; Arrasate iraunkorraren guztiz kontrakoak.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak