Aldundiak bere gain hartuko du aipatu eguneko osasun mentaleko zentroaren kudeaketa. Atzoko plenoan onartu zenez, lokalaren lagapena 25 urterako izango da. Gainera, bi aldeek ondo ikusten badute, hamar urtez luzatzeko aukera izango da. Udalak dohain utziko dio Aldundiari 400 metro koadro dituen Erguineko lokala, eta Aldundiak errehabilitazio psikosoziala helburu duen ekimenetarako bakarrik erabili ahalko du egoitza.
Bestalde, Aldundia Gipuzkoako hainbat udalerritan ari da arazo mentalak dituzten pertsonendako zentroak egokitzen. Hala, Arrasaten zabalduko denak arrasatearrei zein bailarako herritarrei eskainiko die aipatu zerbitzua.