IMSERSOk bi motatako eskaintza ematen die erretiratuei: batetik, balnearioetan egonaldiak (Programas de Termalismo Social izenekoa) eta, bestetik, bidaiak.
Lehenengo eskaintza horretan, hau da, balnearioetako egonaldietan, aldaketa handi bat egon da.
Egonaldi horietarako bi txanda daude.
Orain arte, urte askotan, horrela banatuta egon da.
1. txanda: OTSAILA – ABUZTUA (izen ematea urtarrilean)
2. txanda : IRAILA – ABENDUA (izen ematea maiatzaren 16ra arte)
Kontua da lehenengo txanda aurreratu egin dutela. Beraz, aurten lehenengo txanda otsailean hasi beharrean urtarrilean hasiko da.
1. txanda: URTARRILA – ABUZTUA (izen ematea abenduan)
2. txanda : IRAILA – ABENDUA (izen ematea maiatzaren 16ra arte)
Ondorioz, izena emateko epea ere aldatu egin da. Orain arte lehenengo txandarako izena emateko epea urtarrilean zabaltzen zen. Aurten, berriz, abenduan eman behar da izena (abenduaren 1etik 29ra arte).
Eskabide orriak jasotzeko bi aukera dute: BAZera joan edo Internet bidez : www.seg-social.es/imserso