Horrez gainera, adjudikatuko dituzte, baita ere, San Andres baserri auzora saneamendu sarea eramateko lanen lehen faseko lanak. Eta Estatuko Fondoko diruarekin egingo duten Santa Marina auzoa berritzeko obrak ere adjudikatuko dituzte.
Bestelako kontuak aipatzekotan, 2008-2009 ikasturteko eskola antzerkiaren jardunaldiak antolatzeko proposamena mahai gainean izango dute udal agintariek.
Halakoak eta beste landuko dituzte, gaur arratsaldean, ohi duten moduan, 15:00etan hasita.