Aldain parke publikoa egiteko proiektua aztergai

Ubane Madera 2008ko urr. 13a, 14:50
Gaur obra eta dirulaguntza kontuak landuko dituzte gobernu-kideek, asteroko batzarrean. Obren harira, udalerrian egin gura dituzten bost parke berriak berbagai izango dituzte gaurko batzarrean. Irratian aurreratu genizuen moduan, umeendako hiru parke egin gura dituzte, ezintasunak dituzten umeendako beste bat eta pertsona nagusiei begira, parke bio-osasuntsu bat. Bada, eta bestelako ezustekorik ezean, gaur aurrera egingo du egitasmo horrek.

Eta parke kontuekin segituz, beste proposamen bat ere aztertu beharko du gaur udal gobernuak. Hain justu ere, Aldain parke publiko bat sortzeko urbanizazio proiektua aztertuko dute gobernu-kideek.

Horrez gainera, eta obra kontuekin segituz, Abaroa erretiratuen egoitza berria eta San Andresko alkatetza berria eraikitzeko egitasmoarekin ere aurrera egingo dute gaurko batzarrean.

Bestalde, Alde Zaharrera etorrita eta Alde Zaharreko zenbait gunetan labaintzeko arrisku handia dagoela ikusita, tratamenduren bat egitea aztertuko dute gaur arratsaldeko batzarrean.

Dirulaguntzei dagokienez, berriz, Euskara Sailean errotulu, irudi korporatibo eta web guneak euskaraz jartzeko jasotako eskaerak aztertuko dituzte; baita ere, Eusko Ikaskuntzak euskara gure herrian egitasmorako egindako eskaera.

Horrekin batera, gizarte gaien arloan lan egiten duten talde eta erakundeen artean eta udalerriko erretiratu elkarteen artean dirulaguntza banaketa aztertuko dute eta gauza bera egingo du Emakume Bagtzordeak.

Bestelako gairen bat aipatzearren, aurtengo guraso eskola abiarazteko proposamena ere aztertuko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak