Aldaiko parkea, urriaren amaierarako

Ubane Madera 2009ko irailaren 17a

Gernika Oinezkoen Zumarditik ikus daiteke Aldaiko parke berriak izango duen itxura; besteak beste, bidexkak eginda daude, eskailerak ere ipinita eta oro har, parkeak izango dituen guneak banatuta daude. Lanak aurreratuta, urriaren amaierarako bukatuko dute parke berria.

Gobernu zentralaren E planarekin finantzatuko duten Arrasateko beste obra handi bat da Aldaiko parke berria. Dezente aurreratuta dituzte lanak. "Dagoeneko ez dauka batere kanposantu itxurarik", diote, Hirigintza Sailetik.

Hori horrela, obra aurreikusitako eperako bukatuko dutela pentsatzen dute udal ordezkariek. Hau da, urriaren amaierarako bukatuko dutela. 

Obretako semaforoa

Bestalde, parkera igotzeko aldapan, hau da, errepidean obretako semaforoa ipini dute asteon, zirkulazioa txandaka bideratzeko; izan ere, Obenerrekako aldapan espaloiak handitu egin behar dituzte eta lan hori egiten ere badabiltza oraingo asteaz geroztik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak