Ointxe elkarteko lehenengo taldean jokalari erabakigarriak izan diren Gorka Alartzia, Ander Mallabiabarrena, Jagoba Gamarra eta Iñigo Biainek ez dute Arrasateko taldean jarraituko.
Azken urteetan Arrasateko taldean jokalari erabakigarria izan den Gorka Alartzia urretxuarrak Azpeitiko Iraurgi taldean jokatukok du datorren denboraldian. Modu horretan, 30 urteko jokalariak EBA ligan jokatuko du. Hasieran, behintzat, urte betez jokatuko du Azpeitian.
Beste hirurak, Aloñara
Jagoba Gamarra, Iñigo Biain eta Ander Mallabiabarrenak Aloña Mendin jokatuko dute denboraldi berrian; hain zuzen, Gipuzkoako lehenengo mailan. Orain arte MUko jokalariak izan direnen esperientzia garrantzitsua izango da Oñatiko taldean. Entrenatzailea Xabi Igartua izango da.