Atzo hasi zituzten ospakizunak, arratsaldeko zortzietan, elkarteko Sueños de Andalucia dantza taldearen emanaldiarekin. Ondoren, Kordobako flamenko-kantari bat entzuteko aukera izan zuten; Pedro Obregon kantaria Jose Mari Ramirez Barakaldoko gitarra-jotzailearekin igo zen agertokira. Espontaneorik ere egon zen, izan ere flamenko-dantzari bat animatu zen emanaldian dantza egitera. Giro ederrean pasatu zuten atzokoan jaia, baina, elkarteko lehendakari Rafa Gomezek esan zigun, haizealdiaren ondorioz, espero baino jende gutxiago agertu zela.
Gaur jarraitu dute ospakizunekin, eta aipatzekoa da, eguerdian egin zuten sevillana maratoia: 22 bikotek hartu zuten parte. Bost segundo dantza egin gabe egiten zituen bikotea edota maratoia seriotasunez hartzen ez zutenak lehiaketatik kanporatzea zen asmoa, baina, bikote bat bera ere ez zuten kanporatu. Guztiek, eman zuten maratoiak iraun zuen ordu osoa dantzan. Ondoren, Andaluziako ereserkia abestu zuten Al-Andaluseko abesbatzak eta Alegria de la Sierra taldeek.