Al-Andalus elkartea beste 20 urte betetzeko gertu

Ubane Madera 2010ko urt. 31a, 21:41
Anaia arteko afari batekin hasi (eguenean) eta dantza saioekin bukatu dituzte gaur (domeka) Arrasateko etxe andaluziarraren 20. urteurreneko ospakizunak. "Espero dugu beste 20 urte edo gehiagoan jarraitzea, baina… ondorengoak behar ditugu, erreleboa", esan zuten Rafael Rayak eta Rafael Gomezek, Al-Andalus elkarteko oraingo eta lehengo presidenteek, hurrenez hurren. "Gaur egungo bazkideen %60 nagusiak dira", gaineratu zuten.

Gaur (domeka), adibidez, gustura asko pasa dute elkartearen Arrasateko egoitzan dantza erregionalak ikusten. Eta atzo, besteak beste, Barakaldoko Hijos de Almachar kultura elkartekoak izan zituzten bisitan eta gauean afari jendetsua egin zuten.

Etxerik zaharrena

Al-Andalus elkarteko ordezkariek jakinarazi dute 350 bat bazkide dituela gaur egun Al-Andalus elkarteak, eta "500 bazkide izatera ere iritsi" direla, gehienak Montillakoak (Kordoba). Eta ez hori bakarrik, elkarteko ordezkariek gehitu dute "Andaluziako Batzordeak EAEko etxe onenetakoa bezala ere izendatu" duela Arrasatekoa, gehitu dute elkarteko ordezkariek. Gipuzkoako etxe andaluziar zaharrena da Arrasatekoa. 

Baina horrekin batera, "erreleboa" behar dutela ere argi dute, bereziki jakinda elkarteko oraingo bazkideen %60 nagusiak direla. 

Ospakizun gehiago

Urteurreneko ospakizunak eginda, otsailaren 28an Andaluziaren Eguna ospatzeko prestatzen dabiltza orain. Arrasateko ordezkariekin batera, Andaluziakoak ere etorriko direla espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak