Al-Andalus elkartea 21. Aste Kulturalean murgilduta dago

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko mai. 17a, 15:59
Al Andalus elkarteak 20 urte bete ditu aurten, eta beraz, berezia izango da ospatzen ari diren aste kulturala. Bi hamarkada bete dituzte, baina honakoa 21. Aste Kulturala izango da.

Daten gaineko nahasmena oso erraz azaldu du Rafael Gomez elkarteko presidenteak: "Elkartea sortu eta gutxira, urtebete egin aurretik, ospatu genuen lehen aste kulturala. Lehen urteurrena bete eta gutxira bigarren aste kulturala ospatu genuen, eta horrela gaur egunera arte". 

Herrian integratzen jakin
20 urte asko dira, are gehiago, elkartea aitzindaria izan denean: "Inork ez zuen gure alde ezer ez ematen, hiru hilabete iraungo genuela uste zuten, eta 20 urte bete ditugu", dio Gomezek.
Eskualde elkarteen artean ezer gutxi zegoen Al-Andalus sortu zenean, eta egun Debagoienean eskualde elkarteen artean hobeen dagoenetako bat da Al-Andalus. Herrian integratzen jakin dute; horren adibide garbia da amaitu berri diren Musakolako jaietako kartelean astoa sevillanaz inguratuta irudikatu dutela. Gainera, aurten Urrezko Astakiloaren saria eman diete.

Azkenik, zuzendaritza taldea kezkatuta dago belaunaldi aldaketa dela-eta; oraingoz lortu dute zuzendaritza taldean neska gazte bat sartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak