Akordeoi lehiaketen datak, onartuta

Ubane Madera 2009ko urriaren 22a

Arrasateko Udalak asteon onartu du abenduan akordeoi lehiaketak egitea Arrasaten. Datak ere zehaztu dituzte: abenduaren 4tik 8ra. Ohi duten moduan, abenduko zubiarekin batera.

Arrasateko Akordeoi Lehiaketetan hainbat jardunaldi egiten dituzte, mota askotako lehiaketak jokatzen dituztelako. Hori horrela, Amaia Udal Antzokia eta Kulturateko hainbat areto dagoeneko erreserbatu dituzte, egun horietarako.

Hain zuzen ere, Arrasate Hiria Nazioarteko XVII. Akordeoi Lehiaketa, Gipuzkoako XXX. Akordeoi Lehiaketa eta Gipuzkoako XXII. Akordeoi Jaialdia izango dira Arrasaten abendu hasieran.

Dena den, momentuz, lehiaketako antolatzaileak (Hauspoz elkarteak) ez du Arrasateko egitaraurik zehaztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak