Akordeoi Lehiaketa: Vincent Lhermet frantziarrak eroan du nazioarteko lehiaketako lehen saria

Monika Belastegi Aranzabal 2006ko abe. 11a, 10:22

Zapatuan egindako galan eman zituzten aditzera irabazleen izenak; izan ere, eguaztenetik zapatura 250 bat akordeoilarik jardun dute Amaia antzokian eta Arizmendi ikastolan

Aurtengo nazioarteko lehiaketaren maila altua azpimarratu dute epaimahaiko kideek, antolatzaileek, parte-hartzaileek eta ikusleek: "Izugarri maila altua egon da", esan zigun Josean Anduagak, Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkarteko presidenteak. "Maila oso handiko bospasei lehiakide izan dira, eta erabakia hartzea zail egin zaio epaimahaiari".


Zapatu goizean eman zuten aditzera, hain justu, Amaia antzokian egindako galan Arrasate Hiria Nazioarteko XIV. Lehiaketaren irabazlea. Vincent Lhermet frantziarrak jaso zuen lehen saria, eta hark ere lehiaketaren maila altua nabarmendu zuen: "Ez nuen irabazterik espero", esan zigun sari-ematearen ostean. "Benetan formazio handiko lehiakideak egon dira", gehitu zuen. Lehen sariaz gain, derrigorrezko obraren interpretazio onenaren saria jaso zuen, eta baita Kutxak babestutako entzuleen saria ere. Guztira, mundu osoko 21 lehiakidek jardun dute buruz buru; besteak beste, Frantzia, Ukraina, Errusia, Finlandia, Serbia eta Txinakoak. Guztien artean Euskadiko ordezkari bat ere izan da, Oroitz Maiz, hain justu. Maiz bigarren itzulirako sailkatu bazen ere, auto istripua izan zuen barikuan eta atzamarra hautsi zuenez, ezin izan zuen lehiaketan jarraitu.

XIV. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa

• Sari nagusiak: 
    1.  Vincent Lhermet (Frantzia)
    2. Rade Mijatovic
       (Serbia)       
    3. Maria Vlasova (Errusia)
• Derrigorrezko obrari saria:
   Vincent Lhermet (Frantzia)
• Publikoaren saria:
   Vincent Lhermet (Frantzia)

Gipuzkoako 27. Akordeoi Lehiaketa
• Haur maila:
    1. Maria Zubimendi
    2. Narciso Jimenez
    3. Francisco Javier Calzado
• Gazte maila:
    1. Maria Jose Vera
    2. Ana Serrano
    3. Agurne Marichalar
• Senior maila:
    1. Leire Telletxea
    2. Naiara Garai
   
II. Udalaitz Akordeoi Lehiaketa
• Gazte maila:
    1. HUTSIK
    2. Aitor Ugalde
    3. HUTSIK
• Senior maila:
    1. Amaia Iraola
     
IV. Akordeoi Orkestra Lehiaketa
    Pasaiako Ilunbe orkestra

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak