Aitzakia bariko berrespena Dribling taldekoentzat Zaldibarko txapelketan

Jon Berezibar 2010ko eka. 6a, 21:59
Bigarren urtez eskuratu dute txapelketa herrikoia Dribling taldekoek finalean Lasagabaster taldearen aurka 4-1 irabazi eta gero

Egindako denboraldi paregabearen ostean gaitza zen Driblinekoei garaikurrak ospa egitea eta ezusteko bariko garaipen ondo merezia izan zen eurena, aitzakiarik gabekoa: 4 eta 1 Lasagabasterren aurka.
Arrasateko txapelketarik herrikoiena garailea berretsi du Driblinekoen lan txukun ukaezinarekin . Hasierako minutuetan lehen gola eta neurketa amaitzear azkena, Lasagabasterrekoei protesta egiteko betarik ere emateke borobildu zuten zapatuko finala. Garaikur nagusiarekin gutxi balitz, gainera, finaleko jokalaririk onenari saria ere talde bereko Juanjok eskuratu du eta atezainik onena Iñigo Jimenez, Lasagabasterrekoa, izan da.  

Jokalaririk onenak

Sariketarekin bukatzeko antolakuntzaren iritziz jokalaririk onenak izan dira Mikel Vinagre (Dublin), Miekl del Palacio (Abokajarro), Inazio Rodriguez (Dribling), Iñigo Labaien (Atletiko Celaya) eta Omar Garrido (Fidel & Disc).
Garaikur, zorion oihu eta xanpainez ospatuz uten txapelketaren amaiera garaile, saridun zein parte-hartzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak