Aitor Lopez Rekartek Eibar taldean jokatuko du ekainera arte

Maider Arregi 2009ko martxoaren 19a

Gaur bertan izan du lehen entrenamendua, eta, gainera, titularren taldearekin egin du lan-saioa Arrasateko jokalariak. Hedabideei egindako adierazpenetan esan du "gogotsu" eta "ilusioarekin" dagoela. Realeko eta Almeriako jokalari ohia fitxa barik zegoen, eta orain, Txiki Akazek utzitako fitxa beteko du arrasatearrak. Hala, atzo, martxoak 18, eman zuen aditzera Eibarrek Lopez Rekartek ekainaren 30era arte jokatuko duela taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak