Aitor Fernandez arrasatearra 19 urtez azpikoen Europako txapelketa jokatzen dabil

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko uztailaren 17a

Caenen jokatzen dabiltzan Europako futbol txapelketan dago Aitor Fernandez Athleticeko atezaina. Arrasatearra Luis Millak osatu duen Espainiako selekzioan dago; hala, eguenean hasi zen eta uztailaren 30ean bukatuko den txapelketan izango da Fernandez. Gaur egun Athleticeko atezaina da Fernandez. Athleticeko harrobian hasitako jokalaria da; eta, 2009-2010 denboraldiaz geroztik talde nagusiko laugarren atezaina da Fernandez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak