Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aitor Fernandez atezaina UEFA Europa Ligarako B zerrendan sartu du Athletic Clubek 35 zenbakiarekin, eta Joaquin Caparros entrenatzaileak Bernara eramatea erabaki du gainontzeko jokalariekin. B zerrendan joan da Fernandez gaztea, berez Athletic-eko filialean dauden jokalariei erreserbatua. Bernan da dagoeneko Fernandez. Gaur jokatuko du Athletic-ek Young Boys-en aurka. Ez da norgehiagoka samurra izango. Joaneko partida galdu egin zuen Bilbon Athletic-ek (0-1), eta garaipena lortu ezean UEFA Europa Liga jokatzetik kanpo geratuko da talde txuri-gorria.