Aitor Arregiren 'Lucio' dokumentala Arrasaten ikusgai

Usoa Agirre 2007ko aza. 15a, 17:01
Aurtengo Donostiako Zinemaldian eman dute Lucio dokumentala, Aitor Arregi oñatiarrak eta Jose Mari Goenagak zuzendutakoa. Gaur, eguena, lehenengo aldiz ikusi ahal izango dugu dokumentala Debagoienean, Arrasateko Amaia antzokian, 20:30ean.

Lucio Urtubia anarkista nafarraren bizitza kontatzen da Lucio dokumentalean. Lanbidez igeltseroa, gorabehera handiz betetako bizitza izan du Urtubiak, frankismoaren kontra eta anarkismoaren alde eginaz; bere ekintzen artean dago, besteak beste, Citybank banketxe handiari egindako iruzurra. Bizipen hauek guztiak eta gehiago  jasotzen ditu Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi oñatiarraren filmak.

Bi urteko lana

Duela bi urte hasi ziren dokumental hau lantzen, ekoizle italiar bati esker Urtubiaren berri izan zutenean, protagonistaren laguntza ere izan zuten, bai Cascanten Lucioren jaioterrian, bai Parisen, egun bizi den tokian hainbat grabaketa saio eginaz.

Zinemaldian aurkeztu zuten

Bi urteko lanaren ostean, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren azken edizioan aurkeztu zuten lana, eta bai ikusleengandik eta baita kritikarengandik oso erantzun ona jaso dute. Euskal herriko hainbat zinemetan ere eman dute filma, eta zuzendariek behin baino gehiagotan azaldu dute harrituta daudela filma izaten ari den arrakastarekin. Hil honetan bertan Amsterdameko dokumental lehiaketa entzutetsura joatekoak dira filma aurkeztera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak