Aita Menniko langileen protesta

Edu Mendibil 2008ko urr. 18a, 20:05
ELA sindikatuaren deiari erantzunez, Aita Menni ospitaleko 30 bat langilek protesta ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Arrasateko plazan. Urte osoa daramate lan badintzak hobetzeko ahaleginetan. "Lan hitzarmen duin baten alde" zioen pankarta erakutsi zuten atzo.

Besteak beste zera eskatzen dute Aita Menniko langileek: soldata igoera (KPIa + %1,25 eta igoera lineal bat, kategoria desberdinen artean dauden gehiegizko ezberdintasunak gutxitzen joateko); urteko lanaldia jaistea; eta jai egunetako eta gaueko plusen igoera. Aita Menniko enpresa batzordeko kideen hitzetan, “behin eta berriz, jaitsi ditugu gure eskaerak. Baina, joan den ekainetik aurrera ez dago zuzendaritzaren aldetik proposamen berririk mahai gainean. Eta esan beharra dago, Aita Menniko arduradunek egiten duten proposamena benetan urruti dagoela langileen eskaeretatik. Krisia dago zuzendaritzaren ahotan, baina sektore hau ez dago krisian. Geroz eta jende nagusi eta gaixo psikiatriko gehiago dago. Gainera, ospitaleko plaza gehienak hitzartutakoak direla, alegia osasun sail publikoak eta Foru Aldundiak ordaintzen dituela zati handi batean”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak