Aita-Menniko langileek ordubeteko geldialdiak egingo dituzte

Ubane Madera 2009ko urt. 8a, 18:16
Aita-Menni ospitaleko langileek protestan segitzen dute. Are gehiago, ospitaleko enpresa batzordeak jakinarazi du orain arte egin dituzten protesta ekimenak gogortu egingo dituztela "akordio batera iristeko ezinaren aurrean”. Hala, gaur, urtarrilaren 8an hasita, 12, 13, 14, 19, 20, 21, 22, 26, 27, 28, 29 eta 30ean ordubeteko geldialdiak egingo dituzte.

Prentsa oharra bidali dute Aita-Menniko enpresa batzordetik jakinarazteko "hamar hilabete daramatzatela negoziaketetan eta oraindik ez dutela akordiorik lortu 2008ko enpresa hitzarmenerako".

Labur esanda, Aita-Menni ospitaleko enpresa batzordeak eskatzen duena da pareka ditzatela Arrasateko ospitaleko langileen baldintzak sektore publikoan diharduten langileen baldintzekin.

Adibidez, salatzen dute Aita-Menni ospitaleak zerbitzu publikoa eskaintzen duen arren, hango langileen soldatak “oso urrun” daudela Osakidetzako soldatengandik.

Urteko lan ordu kopurua ere 54 ordutan jaitsi gura dute sektore publikokoekin parekatzeko. Eta horrez gainera, soldata plusetan hobekuntzak eskatzen dituzte, hau da, jai-egunetako plusetan, gaueko plusetan eta halakoetan. Eta baita ere baimenak eta halakoak eskuratzeko orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak