Bizitza perfektua hautsita
Antzezlana tragedia bat da; drama sutsu eta mingarri bat, maitasunaren, zeloen eta idealen muina jotzen duena zuzenean. Martin eta Elena senar emazteak dira, bikote perfektua itxuraz, baina beraien bizitza perfektua hautsi egiten da Martin Silviarekin maitemintzen denean. Baina Silvia ahuntz bat da. Giza izaera aztertzen da modu suntsitzailean.
Sarrerak, 10 eurotan erosi ahal izango dira kutxanet, servikutxa eta Amaiako leihatilan.