AHTren lanetan diharduen langile baten autoa hondatu dute

Usoa Agirre 2009ko eka. 17a, 11:10
Ertzaintzaren arabera goizaldeko 01:00ak aldera pare bat ezezagunek autoko kristalak hautsi dituzte eta suziri bat bota dute autoaren barruan. Suziriak autoaren tapizeria hondatu du. Arrasaten AHTren lanak egiten diharduen enpresa bateko langilea da autoaren jabe bulgariarra.

Arrasateko Zarugalde kalean zegoen autoa aparkatuta. Ertzaintzaren arabera lehenengo autoko kristalak hautsi dituzte erasoa egin dutenek eta gero suziria bota dute autoaren barrura. Momentu horretan herritar batzuk azaldu dira eta erasotzaileek alde egin dute lekuan bertan gasolinazko ontzi bat lagata. Ertzaintzaren ustea da autoa erretzeko asmoa zutela erasotzaileek.

Ertzaintzak ikerketa hasi du erasoa egin dutenak aurkitzeko.

Aurrera egingo dute AHTren lanekin

Eusko Jaurlaritzak eta Herrizaingo Sailak autoaren jabeari eta AHT eraikitzeko lanetan ari direnei elkartasuna adieraziz kaleratu dute oharra. "Ekintza biolentoa" gaitzetsi dute eta nabarmendu dute "inongo zalantza barik" aurrera jarraituko dutela "Euskadiren etorkizunerako ezinbestekoa den obra publiko hau" eraikitzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak