Arrasateko AHT gelditu! elkarlanak antolatuta, 30 lagun inguruk hartu zuen parte. Ikutixoko baserritik gora igo Muru mendia inguratu zuten. Bertan Aramaion lanak nola doazen ikusi zituzten. Suña auzoan egin nahi duten bidezubiko lanak ere ikusi eta salatu zituzten. AHT gelditu! elkarlaneko kideek adierazi dute pinudi guztiak bota eta lurra prestatzen ari dira pista berriak zabaltzeko.
Gaineratu dute Ertzainen patrol baten kontrolpean egon zirela martxak
iraun zuen une askotan.