Angiozarko auzo alkateak, Antzuola, Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako alkateek zapaturako, hilaren 19rako, AHT-ak eragingo dituen kalteen gaineko informazioa, eta horren aurrean kaltetuek dituzten eskubideen berri herritarrei emateko bilera baterako deia egin dute.
Antolatzaileek, AHT-aren trazatua inguruan duten guztiei gomendatzen die bilerara azaltzeko, eta ez bakarrik desjabetzak dituzten herritarrei. Bertan, alkateek duten informazio guztia helaraztea da helburuetariko bat.
Eta, aipatutako herri bakoitzeko ordezkari bana ere izango da.
Bestalde, atzo, Abiadura handiko trenaren aurkako elkarretaratzea egin zuten Eskoriatzan. Abiadura Handiko trenik ez, inposaketarik ez zioen pankartaren atzean elkartu ziren hainbat herritar, AHT-ak eragingo dituen kalteen aurrean erantzun beharra dagoela esan zuten.