AHT: hasi dira Udalatx zulatzen, 3.160 metro izango dituen tunela egiteko

Julen Iriondo 2009ko aza. 13a, 12:31
Argazkian ikus dezakezuen moduan, hasi dira AHTren lanetan Udalatx azpitik tunela egiteko lanak. Hasi dira harkaitza zulatzen, Elorrio eta Arrasate arteko zatian.

Hegoaldeko sarbidea da zulatzen hasi direna. 3.160 metrorekin, Udalatxekoa izango da AHTren sareko tuneletan bigarren luzeena. Errail bikoitza izango du tunelak.

2012 hasierarako

Gasteiz-Bilbo adarrean dago kokatuta Arrasate-Elorrio zatia. 4.400 metro ditu, eta hauetatik 3.600 dira guztira lurpekoak. Zati honek 33 hilabete eta erdiko exekuzio epea du. Martxoan hasi ziren lanak, eta aurreikuspenak betetzen badira 2012 hasierarako amaituko dituzte. Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak erkidegoan duen ordezkariak adierazi du Gasteiz-Bilbo adarrak dituen 90 kilometroetatik 54tan hasi dituztela lanak dagoeneko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak