AHT Gelditu Elkarlanaren batzar orokorra, Arrasaten

Ubane Madera 2009ko urriaren 22a

AHT Gelditu Elkarlanak Kulturaten egin dute hitzordua, zapaturako, 09:30ean hasita, batzar nagusia egiteko. Horrez gainera, 13:30ean giza katea egingo dute Arrasateko kaleetan; eta 14:00etan, berriz, herri bazkaria antolatu dute, Uarkape pilotalekuan.

Elkarte horrek azpimarratu gura izan du garrantzitsua dela batzar horretan parte hartzea; “makroazpiegitura geldiarazteko momentu berezian” gaudela diote, eta proiektuaren aurkako mugimendua indartu eta indarrak metatzeko unean gaudela”.

Hori horrela, eragile sozial, sindikatu, alderdi politiko, ekologista, eta oro har, Abiadura Handiko Trenaren kontra dagoen edozein herritar eta talde deitu ditu batzarrera.

Orain artekoa eta etorkizuna

Kulturaten elkartuko dira 09:30ean, eta aztertuko dute tren azkar horren kontrako taldeak orain arte egindako ibilbidea, proiektuaren egoera eta, besteak beste, taldeak aurrerantzean izan behar duen lan ildoa.

Horrez gainera, 13:30ean giza katea egingo dute Arrasateko kaleetan; eta 14:00etan, berriz, herri bazkaria antolatu dute, Uarkape pilotalekuan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak