Tren lasterrak dituen ondorio ekologiko, ekonomiko eta sozial larriak
gizarteratu nahi ditu erakundeak eta proiektua informaziorik eta
herritarren parte-hartzerik gabe garatu dela salatzen jarraitzen du.
Egitasmoa justifikatu nahian arduradunek gezurra eta manipulazioa
erabiltzen dutela ere salatu dute AHT Gelditu Elkarlana taldetik.
Kritika gogorrak egin dizkiete bereziki Nuria Lopez de Gereñu, Eusko
Jaurlaritzako Garraio sailburuari. Gezurretan dabilela salatzen dute abiadura handiko trenak kamioiak errepidetik aterako dituela esaten
duenean. Baita ingurumenarendako mesedegarria izango dela esaten
duenean ere.
Herri-kontsultak egitearen alde agertzen da AHT Gelditu! Elkarlana eta salatzen dute Aramaiokoa bezalako iniziatibak oztopatzea.
Abenduaren 15ean Arrasaten deitu duen manifestazio nazionalaz gain, azaroaren 22a eta 29a AHTren aurkako protesta egunak deitu ditu.