Ahozkotasunaren gaineko Nazioarteko Jaialdiaren jardunaldia izan zen Kulturaten

Ander Monedero 2010ko api. 16a, 15:14
Bertan, goiz eta arratsaldez lau kontalarik egile desberdinen ipuinak kontatu zituzten.

Atzo hasi eta bihar bukatuko da Euskal Autonomia Erkidegoan ospatzen den Munduko Kontu Kontalarien jaialdia. Argentina, Katalunia, Kuba, Italia eta Alemaniako kontu kontalariak ari dira saioak egiten Arrigorriagan, Elorrion, Berrizen, Mungian eta Arrasaten. 

Arrasaten atzo egin zituzten emanaldiak, Kulturaten: Mirta Portillo kubatarrak eta Nunila Lopez katalanak goizean, eta Nola Lua argentinarrak eta Luciano Federico italiarrak arratsaldean. Publiko desberdina egon zen Kulturaten, goizean ikaslez bete zen aretoa eta arratsaldean adin eta mota guztietako publikoa egon zen.

Ipuinetan, amodioa eta umorea, pasioak eta positibismoa izan ziren esatariek mahai gainean jarritako gaiak. Kontu kontalariek antzerkia, eszenatoki gainean egoteak duen indarra eta literatura nahasten dituzte ipuinak kontatzerakoan. Ipuinak beraien erara kontatzen dituzte: lehenengo irakurri, ondoren ulertu eta antzezterakoan ikuslegoari ipuinek dituzten irakaspenak transmititzen saiatzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak