Ahotsak plataformak hitzaldia eskainiko du

Maider Arregi 2007ko urt. 9a, 11:28
Emakume Txokoak datozen hiru hilabeteetarako makina bat ekitaldi prestatu ditu. Urtarrilaren 25ean, ostegunean, "Emakumeak batzen gaituenetik" hitzaldia eskainiko du Ahotsak plataformak. Hona hemen urtarrila, otsaila eta martxorako prestatutako ekintzak:

Urtarrilak 25, osteguna: "Emakumeak batzen gaituenetik". Hizlaria: Ahotsak. Udaletxeko osoko bilkura aretoan, 18:30ean.

Otsailak 22, osteguna: Ana Urkizarekin solasean: "Zortzi unibertso, zortzi idazle" liburuaren aurkezpena. Kultura etxean, 19:00etan.

Martxoak 6, asteartea: "Berdintasun legea" mahai ingurua. Udaletxeko osoko bilkura aretoan, 19:00etan.

Martxoak 8, osteguna: "Emakumeon Nazioarteko Eguna" manifestazioa. Seber Altube plazatik irtengo da 19:00etan

Martxoak 18, igandea: "Mujeres en sus camas" antzezlana Ttanttakaren eskutik. Amaia Antzokian 19:30ean.

Martxoak 8, 15, 22 eta 29, ostegunetan: Emakumeen II.zoine zikloa: "Emakume zuzendariak, emakume protagonistak". Amaia Antzokian, 20:30ean.

Martxoaren 8tik 22ra: Erakusketak: "Martxoak 8ko X. Kartel lehiaketan parte hartu dutenen lanak". Emakumeen Txokoan, astelehenetik eguenera: 16:00-19:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak