Agur, Arrasateko frantziskotarrei

Ubane Madera 2009ko urr. 2a, 15:26
Frantziskotarrei iritsi zaie ordua: domekako mezen ostean anaidiaren eta San Frantzisko elizaren ateak itxi, eta badoaz Arrasatetik. Joan aurretik, baina agurtzeko meza berezia esango dute, domekan, 12:30ean. Donostiako Gotzaindegiko bikario nagusietako bat etorriko da, besteak beste.

Domekako agur meza jendetsua izango dela ere aurrera daiteke, izan ere, ordu berean Arrasateko gainerako elizetako mezak (San Juan parrokiakoa, San Andreskoa eta Santa Teresakoa) bertan behera utziko dituzte, eliztarrak San Frantziskoko mezatara joan daitezen.

Agur ekitaldiekin bukatzeko, elkarrekin bazkaltzera joango dira Elizako ordezkariak (frantziskotarrak barne, jakina) eta gaur egun San Frantziskon pastoralgintzan diharduten katekista eta bestelako gertukoak. Iragarritakoaren arabera, 50 bat lagun elkartuko dira Batzokian. 

Hausnarketa egin behar

Ez dagoena batere argi da zer gertatuko den domekatik aurrera. Batetik, San Frantziskoko mezekin (hasieran mezak esaten segituko zutela aditzera eman zuten). Eta bestetik, eraikinarekin eta eraikin barruko materialarekin. "Momentuz itxi egingo dute San Frantzisko, baina hausnarketa serioa egin behar dugu aurrera begira", dio Molina parrokoak. 

Ondare artistiko

Izan ere, herri erdian dagoen halako eraikin batek duen garrantziaz gainera, San Frantzisko elizak bere baitan altxorrak gordetzen dituela ere kontuan hartu behar da. Adibidez, erretaula edo organoa bera. "Momentuz, dauden lekuan geratuko dira, eta ez da batere erraza izango erabakirik hartzea, izan ere, hori ez da bakarrik Elizaren kontua. Adibidez, erretaula beste leku batera eraman nahiko bagenu, lehenengo Gipuzkoako Foru Aldundiarekin berba egin beharko genuke, frantziskotarren jabetza den arren, ondare artistikoa ere badelako.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak