Agortuta daude dagoeneko abenduaren 23an New Orleansko Joyful Gospel Choir taldearen kontzerturako sarrerak. 750 bat sarrera saldu dituzte urriaren 27an salgai ipini zituztenetik. Sarrera barik geratuz gero, baina, oraindik badago kontzertura joateko aukerarik. Arrasate Irratiko 'Igo Autobusera' saioan bi sarrera pare zozkatuko dituzte egubakoitzean. Parte hartzeko galdera baten erantzuna besterik ez da jakin behar: zer esan gura du Arrasateko 'txikoplitxoka' berbak?. Egunero ematen dituzte saioan pistak, goizeko 10:00etatik aurrera eta interneten ere badago argibideren bat edo beste. Erantzunak irratia@goiena.com edota 943 71 17 31 telefonora deituta eman daitezke.