AFAGIk ekitaldia egingo du hilaren 11n Kulturaten, gaixoak zaintzen dituztenei begira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko maiatzaren 8a

AFAGI alzheimerraren aurkako elkarteak topaketa egingo du datorren martitzenean, hilak 11, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan (17:00). Gurera datoz, ez dute-eta elkartearen jarduna Donostialdera bakarrik mugatu nahi; izan ere, Debagoienean ere sakonago lan egitea da AFAGIren asmoa.

Elkartea zer den azaldu eta alzheimer eta bestelako dementzien gaixoak zaintzen dituztenek laguntza nola jaso dezaketen emango dute aditzera. Izan ere, halako kasuetan gaixoa ez da erabat jabe gertatzen zaionaz, eta Lucerok adierazi duenez, gaixoa zaintzen duenaren "inplikazio eta ezagutzaren araberakoa" izango da gaixoaren bizi-kalitatea. Egunero ondoan dagoena da gaixotasuna pairatzen duena.
Hala, Lucerok honakoa gaineratu du: "Gure helburua gaixoa zaintzen duena zaintzea da eta ekitaldian zaintzaileak egoerari nola aurre egin dakiokeen azaltzen saiatuko gara". Ekitaldian Koldo Aulestia AFAGIko presidentea eta Maria Victoria Lucero elkarteko psikologoa izango dira.

Elkarteko kide egiteko deia
Bestalde, Lucerok gaixotasunarekin batera bizi direnei AFAGIko kide egiteko gonbita egin die: "Doakoa da, eta modu pertsonalizatuan egiten dugu lan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak