AEDren urteurren ekitaldiak: orain 25 urtetik "amets eta lan egin dutenei" omenaldia

Jon Berezibar 2008ko abe. 1a, 18:05
Eguenean bertan amaitu zuen euskara elkarteak azken hitzaldi sorta, euskararen geroari buruzkoa, eta bukatu bezain laster gertu dauzkate hurrengo ekitaldiak. Etorkizunaren zalantzei buruz jardun eta gero atzera begiratzea egokituko zaie orain eta eguaztenean hainbeste urtetan euskararen alde lanean jardun dutenei eta herritarrei egin gura diete omenaldia.

"Oso pozik gaude lortutako erantzunarekin". Horrela, gustura, azaltzen da Josu Errarte, 25 urteurreneko ospakizunen koordinatzailea, ekintzek izandako harrera ona eta aipatzen du horien edukia ere gustatu zaiola jendeari.

Eta, hain zuzen, jendeari, hau da, herritarrei egongo da zuzenduta hurrengo ekitaldia, etzi egingo dutena. "Batetik, bere garaian AEDren sortzaile izandakoak eta 25 urte hauetan haien ametsa izan eta lana eskaini duten haiei" egingo diete omenaldia Errartek azaltzen duenez. Arrasateko herriari eta proiektuaren babes eta sustatzaile izan direnei ere eskertuko diete urteetako lana. "Izenen zerrenda osatzerakoan beti dago arriskua. Izan ere, hainbeste lagunek lan egin duen proiektu honetan hainbat aitatu eta beste hainbat ahaztea gerta daiteke" , dio antolatzaileak. Omenaldia, beraz, eskertze orokorra izango da: "Arrasatear orori dago zuzenduta, hortaz, herritarrei zabalik".

Txalapartari, bertsolari, dantzari, txistulari... ekitaldi polita izango dela ziurtatzen du Errartek. Mokadutxoa ere eskainiko dute amaieran. Ekitaldiaren saio nagusian Jokin Labaienek eta Xanti Iparragirrek jardungo dute bertsotan, euskaldunen belaunaldi biren lekuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak