AEDren skate jaia zapatuan, aurrekoa bertan behera geratu ostean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko ira. 30a, 15:13
AEDk joan den irailaren 25erako antolatu zuen skate jaia bertan behera geratu zen eguraldi eskasagatik. Hala, jaia astebete atzeratzea erabaki zuten eta beraz, bihar egingo dute festa. Antolatzaileek espero dute oraingoan eguraldia lagun izatea.

Festan Txatxilipurdiko gazte txokoen eta Arraska skate taldearen laguntza jasoko dute: 16:30etik aurrera izango da eta hiru gune izango dira: skate gunea, grafiti gunea eta musika gunea. Skate gunean gaztetxoek estilo librean jarduteko aukera izango dute. Gainera, jolasak egongo dira eta sari bat ere zozketatuko da parte hartzaileen artean.
Grafiti gunean, bestalde, Arrasateko grafitigile batzuek eskolako pareta bat margotuko dute eta tailer bat egongo da gazteek kaleko artea ezagutzen has daitezen. Eta, azkenik, musika gunean DJ Balza bergararrak zuzeneko musika jarriko du festa girotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak