AEDkoek maiatzean ekingo diete urteurren ospakizunei [elkarrizketa]

Jon Berezibar 2008ko martxoaren 26a

Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak 25 urte beteko ditu aurten. Hala, badabiltza dagoeneko ospakizun ekitaldiak gertatzen; azaroan omenaldia egin gura diete orain arte lanean ibilitako lagunei. Ospakizunekin, baina, maiatzean hasiko dira. Arrasateko musika taldeekin abestia grabatu gura dute. Azaroa bitartean, baina, beste hainbat ospakizun egin gura dituzte. Olaia Murua AEDko 25. urtemugako ospakizunetako teknikariak azaldu duenez, maiatzean urtemugaren aurkezpen ekitaldia egingo dute. Gainera, zenbait mahainguru antolatzeko asmoa ere azaldu du Olaia Muruak. Jarraian duzue Arrasate Irratian gaur hari egindako elkarrizketa.

Olaia Murua, urteurreneko teknikaria

 

 

Arrasate Irratia

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak